zure galderei, iritziei edo kezkei erantzungo die
Ingurumena eta Nekazaritza:
Etorkizun jasangarria |
|
Etorkizun jasangarria
- Eusko Jaurlaritzatik Lurralde Antolamenduko Gidalerroak (LAG) betetzea eta Lurraldeen Arloko Planak berraztertu eta exekutatzea bultzatuko dugu.
- Kiotoko Protokoloa betetzea. Energia Zentralak berritzea eta energia berriztagarrien erabilera handitzea bultzatuko ditugu.
- Airearen eta uren kalitatea hobetzea eta gure lurzoruaren garbitasuna eta erabilera jasangarria sustatuko ditugu.
- Mugigarritasun politika berriak, hondakinen politika egokia, kutsadura akustikoaren eta argi-kutsaduraren aurkako borroka eragingarria eta gure lurraldearen eta bere bioaniztasunaren babesa garatuko ditugu.
- Babestutako eremu naturalen sarea handituko dugu, babestu beharreko alor berriak korridore ekologikoak zehaztuko ditugu eta gure lurraldeko eremu gehiago Natura 2000 Sarean sartuko ditugu.
- Ingurumenari buruzko informazioa zabalduko dugu; gizartearen parte-hartzea eta ingurumenarekin loturiko baloreak irakaskuntzara eramatea sustatuko ditugu.
- Jasangarritasunaren Arartekoaren figura sortuko dugu.
- Arabako Foru Aldundia beharrezkoak dituen baliabideez hornituko dugu Ureztapen Plana amaitu ahal izan dezan.
- Euskal produktuen sustapenerako kanpainak diseinatuko ditugu. “Arabako Patata” marka berrindartuko dugu.
- Foru Aldundiak Nekazaritzaren Garapenerako Legean aurreikusita dagoen pertsonalaz hornituko ditugu, lurralde bakoitzaren bidez, tokian tokiko garapen-politikak koordina daitezen.
2005 © Euskadiko Albedi Popularra