| Gaztelaniaz | María San Gil, Alderdi Popularraren lehendakaritzarako hautagaia |
Bizikidetzaren aldeko bizitza |
Ongi etorri Euskal Herriko Alderdi Popularraren web orrira.
Web orri hau topagune irekia izan dadin nahi dugu eta bai gure proiektu politikoari buruz bai euskal herritarren alde udalerrian, probintzian eta autonomian egiten dugun lanari buruzko informazio baliagarria aurki dezazun espero dugu.
Teknologia berriez baliaturik, zuk parte har dezazun eta zure iradokizunak helaraz diezazkiguzun nahi dugu. Gizarteari irekita eta herritarrengandik hurbil dagoen alderdia gara, herritarrei entzuten diegu eta beren benetako arazoei erreparatzen diegu. Horregatik, zuk parte hartzeari oso garrantzizkoa deritzogu.
Gaur egun, Etakideek mehatxu terroristarekin jarraitzen dute eta nazionalismoak boteretik beraiekin ados ez dauden euskaldunengan botere handia eduki du; hala ere, azken urteotan gure alderdia nabarmen handitu da. Euskal gizarteak zenbat eta hobeto gu ezagutu, hainbat eta topiko eta aurreiritzi gehiago botatzen dugu lurrera.
25 bost urte baino gehiago boterean egon den PNVren aldean, alternatiba garbiena, serioena eta argiena gara. Bai Aldundian Ramon Rabanerarekin bai udaletxean Alfonso Alonsorekin, herritarren interesak, eta ez batzuen probetxua, kontuan hartuta gobernatzea posible dela egiaztatu dugu. Araban ez ezik, Barakaldon, Portugaleten, Ibai-Ezkerraldean (Bizkaian) eta (Andoainen eta Irunen Gipuzkoan) ere gobernatzen du Alderdi Popularrak. 500.000 biztanlek daukate Alderdi Popularraren gobernua eta horiek politika egiteko beste modu eraginkorragoa ezagutzen dute.
Garbi daukagu zer nahi dugun Euskadirako. Euskaldunok Etaren terrorismoa betiko desagertzea nahi dugu eta aniztasuna, kohesio soziala eta elkarren arteko ulermena sustatu nahi dugu abertzaleen eta ez abertzaleen artean. Aurrera joateko eta ongizatea lortzeko egonkortasuna eta ziurtasuna behar dugu. Ezin dugu onartu XXI. mendean, terrorismoa dela kausa, Europa osoan Euskal Herria izatea askatasuna ez duen leku bakarra.