Skip navigation.

Gaztelaniaz María San Gil, Alderdi Popularraren lehendakaritzarako hautagaia
Hasiera > Agurra

Gizarte Ongizatea:

Pertsonekin konprometiturik

Bienestar Social

Erabateko integrazioaren alde

Familia

  • Familiari laguntza emateko Plan Integrala prestatuko dugu, Euskadiko familien bizi-kalitatea handiagoa izan dadin.
  • Familiaren Euskal Institutua sortuko dugu. Eusko Jaurlaritzak bete ez duen agindua da hau.
  • Familiei laguntza ematea helburu duten legeak osatuko ditugu:
    • Familia Ugarien Legea.
    • Familia Bitartekaritzarako Legea.
    • Familia eta Lan bizitzak Bateratzeko Legea.
  • Babes handiagoa familiei lehendabiziko umea izatetik eta familia ugariei, laguntza zuzenak emanez.

Ezgaituak

  • Irisgarritasun Planen bidez, ezgaitasunik duten pertsonen irisgarritasuna hobetuko dugu.
  • Ezgaitasunik duten pertsonen interesak babestuko dituen organoa sortuko dugu Eusko Jaurlaritzan integratua.
  • Ezgaitasunik duten pertsonentzako Sarbide Plana diseinatuko dugu.

Adinekoak

  • Pentsioen etorkizuna bermatuko dugu, horiek arriskuan jarriko dituzten erabaki politikoak saihestuz.
  • Pertsona bakoitzaren eta familia bakoitzaren beharretara hoberen egokituko den modalitatea aukeratzea errazten duen Adinekoen Arretarako Lege Integrala prestatuko dugu.

Gizarte bazterketa

  • Gizarte Bazterketaren Legea berraztertuko dugu. Gaur egun-goaren disfuntzioak zuzendu eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonentzako beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak hornituko ditu.

Emakumea

  • Hiru urtetik beherako ume bakoitzeko, emakumeei emateko urteko 2.400 euroko dirulaguntza ezarriko dugu.
  • Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legea erreformatuko dugu, euskal emakumeen benetako arazoei aurre egin ahal izateko.
  • Emakumezkoen enplegua sustatuko duten neurriak bultzatuko ditugu.
  • Tratu txarren emaileak urrundu eta zigor-tzea eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeei babesa eta laguntza ematea helburu duten neurriak bultzatuko ditugu.

Immigrazioa

  • Immigrazioaren Euskal Plan berria diseinatuko dugu, gure eskumenen markoan etorkinen behar eta arazoei konponbidea emateko.

Osasuna

  • Kalitateko zerbitzua emateko beharrezkoak diren giza baliabidez eta baliabide teknikoz hornituko dugu Osakidetza.

2005 © Euskadiko Albedi Popularra