Skip navigation.

Gaztelaniaz María San Gil, Alderdi Popularraren lehendakaritzarako hautagaia
Hasiera > Gure konpromisoa euskaldun guztiekin

Ekonomia eta Enplegua:

Gure konpromisoa euskaldun guztien Oparotasunarekin

Economía y Empleo

Testuinguru egonkorra

  • Egonkortasun politikoaren eta ekonomikoaren alde jardungo duen Eusko Jaurlaritza osatuko dugu. Indarrean dagoen legeria errespetatuko du eta Gernikako Estatutuan aurrez ikusita dagoen gure autogobernua garatuko du.
  • Kontzertu ekonomikoa defendatuko dugu eta bere eraginkortasuna erabatekoa izan dadin beharrezkoak diren ekimen guztiak sustatuko eta babestuko ditugu, kudeaketa politizatzea baztertuz, hori baita mehatxurik handiena.
  • Zergak murriztuko dituzten erreformak egingo ditugu, enplegusorkuntza eta gure enpresen lehiakortasuna bultzatuz.
  • Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) eta Udal Zergak murriztuko ditugu, eta horretarako Foru Aldundiekin eta Udalekin beharrezkoak izango diren hitzarmenak sustatuko ditugu, modu horretara, euskaldunok Espainiako zergarik handienak ordaintzeari utz diezaiogun.
  • Diru-laguntza eta zerga-alorreko neurrien bidez babestuko ditugu enpresa txiki eta ertainak (ETEak) –batez ere familienak–, horiek baitira gure herrian enplegu eta aberastasun gehien sortzen dutenak.
  • Trebakuntza ekimenen ezagutza globala bateratuko duen Merkataritza Institutu berria sortuko dugu.
  • Denda txikiei zuzenean laguntzeko Laguntza Plana jarriko dugu abian.

Enplegu gehiago eta hobea

  • Erabateko enplegua lortzea izango da geure helburua; horretarako, gizarte eragileekin adostuta, Enplegurako Plan Integrala prestatuko dugu.
  • Politika aktiboen eskumena geure egingo dugu berehalakoan, eta Enpleguaren Euskal Zerbitzua (INEM) sortu.
  • Lan-egonkortasuna bultzatuko dugu, kontratazio mugagabearen bidez, eta aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtuz.
  • Emakumeen lan eta familia bizitza bateratzen lagunduko duten neurriak bultzatuko ditugu, lan-jardunaldia malgutuz eta haurtzaindegien eskaintza handituz.
  • Enpresetan eta lanbide hastapenerako zentroetan praktikak eskainiko dituzten gazteak trebatzeko prestakuntza planak sustatuko ditugu.
  • Ezgaitasunik duten pertsonengan espezialduta dagoen Enplegu Zerbitzua sortuko dugu.

2005 © Euskadiko Albedi Popularra