zure galderei, iritziei edo kezkei erantzungo die
Garraioak eta Lan Publikoak:
Euskadi ondo komunikaturik |
|
Berehalako etorkizuna
- Abiadura Handia sustatuko dugu, eta Ardatz Kantaurikoarekin eta Ardatz Atlantikoarekin Euskal Y-aren bidez konprometituko gara.
- Donostiako bigarren ingurabidea, ea Bilboko “Super-Sur” izenekoa eta Gasteiz-Eibar artekoa eraikiko ditugu, Eusko Jaurlaritza haien finantzazioan inplikatuz eta exekuzio-epeak aurreratuz.
- Donostian eta Gasteizen trenbidea lur azpira eramango dugu, gai hau ardatz baita bi hirien hirigintza-garapenerako. Abiadura Handiko Trenaren birmoldaketarako prozesuaren baitan gauzatu behar dira.
- Bilboko metroaren 2. linea amaitu eta funtzioan jarriko dugu eta Otxarkoaga eta Errekalde auzoak lotuko dituen 3. linea bultzatuko dugu.
- Bilbo eta Castro Urdialesen arteko trenbidezko lotura bultzatuko dugu, horretarako Muskizko linea luzatuz.
- Bilboko Portura trenbidez iristeko plana eta Kanpoko Abraren eraikuntzaren amaiera bultzatuko ditugu.
- Autobideen ordainsaria mantentze-kostuetaraino murriztuko dugu eta modu progresiboan kentzearen alde egingo dugu, batez ere ordezko doako bideak ez dutenen kasuetan.
- Bide Segurtasunerako Plana sustatuko dugu, gaur egungo ezbehar-kopurua murritzeko asmoarekin.
- Portuen Euskal Legea bultzatuko dugu, kostaldeko portuen ekonomia bizkortzen lagundu dezan.
- Pasaiako Portura errepidez eta trenbidez errazago iristeko sarbideak hobetuko ditugu.
2005 © Euskadiko Albedi Popularra