Imprimir
Generacion Blog

28/11/2009 00:00:00 - ulertezinak
Idatzi dudan azken alditan albiste bati erreferentzia eginez jardun dut, baina gaur bizipen bati buruz idatzi nahiko nuke, hain zuzen ere orain dela minutu batzuksegi-log_gif bizi dudan esperientzia bati buruz.

Jakingo duzutenez atzo Polizi Nazionalak eta Goardia Zibilak 36 lagun atxilotu zituzten SEGI kideak zirela leporatuz, atxiloketak Auzitegi Nazionaleko Grande Marlanska epailearen aginduetara burutu ziren eta guztira 650 polizi eta goardia zibil parte hartu zuten.

Ez dut atxiloketei buruz hitz egiteko asmorik, nire asmoa atxiloketen ondorioz gertatutako zerbaiti buruz hitz egitea da. Jakindo dezutenez maparen txoko honetan ETA, edo bere inguruko kideren bat atxilotzen den bakoitzean bere militantzia kideak kalera ateratzen dira atxilotuaren askatasuna eske. Gauza da gaur atzo atxilotutakoen askatasuna eskatzen zuen manifestaldiarekin aurrez aurre aurkitu naizelako, honaino dena ondo, normal ez, ez delako normala. Beno harira, gaurko manifestaldia hilabeteetan aurrez aurre ikusten dudan lehenengoa da, batik bat Patxi Lopez Lehendakari denetik.

Aipatutako manifestaldian, ezker abertzaleak egindako beste manifestaldi guztietan bezela betiko aldarrikapenak entzun dira, hau da: Euskal Presoal, euskal herrira, zuek faxistak zarete terroristak, alde hemendik, eta behintzat nik entzungabe nituen honako hauek: Indar okupatzaileak kanpora eta beste zenbait. Biño gehien harritu nauena honako garrasia eta ertzaintzaren axolagabekeria izan da manifestatzeileak "Borroka da bide bakarra" gazteak bolognaren kontraohiukatu dutenean.

Pasatako denbora ilunetan ezer ez zutela egiten banekigun, biño gaur egun ere horrelako ohiuen aurrean ezer ez egitea ulertezina da, eta beste arloetan egiten dutena eta ahuntzaren gaurdiko eztul bat. Bada garai Ertzaintza zuzentzen dutenek ehuneko ehunera lan egin dezaten eta ondorioz kaleetan dauden ertzainek bere eredua jarraituz jardun dezatela.

Harritu nauen beste gauza bat partaideen adina da, baina hori beste egun baterako lagako dut.
Autor: NNGG Gipuzkoa
 
<<  <  31-40  41  42  43  44  45  46  47  48  49  50  51-60  >  >> 
Nuevas Generaciones del Partido Popular del Pais Vasco
Copyright 2009
colabora